Jou:
Ezin dira asideak beste leku batean argitaratu. Bakarrik, aukera dago estilo ezberdina emateko. Ikus dezakezun bezala, ohiko mezuengandik bereizi daitezke, baina gehiago ezin da egin.
Jou:
Ezin dira asideak beste leku batean argitaratu. Bakarrik, aukera dago estilo ezberdina emateko. Ikus dezakezun bezala, ohiko mezuengandik bereizi daitezke, baina gehiago ezin da egin.
Aurreko astean ligako azken partida jokatu genuen Ordizian Egia taldearen aurka. Partida irabazten bagenuen bakarrik 3.nak izango ginatekeen sailkapenean, eta horixe egin genuen. Partida bikain bat egin ondoren erraz hartu genituen mendean donostiarrak eta 33-26ko markagailuarekin irabazi genuen.
Partida hasierako lehenengo minutuetan berdinduta joan zen partida, baina denbora aurrera joan zen heinean pixkanaka-pixkanaka nagusitzen hasi ginen
Gaur bertan Wordpress-en, 2.5 Sneak Peek izeneko mezu batean, ikusi dut lehen Release Candidate (1,3 MB ZIP) eskura jarri dutela. Hori ikusita, berehala jaitsi eta instalatu egin dut frogak egiten hasteko. Ohikoa denez, argitaratutako bertsio hau ingelesez dago, baina ziur 2.5 bertsioa atera eta berehala Librezaleko lagunek euskarako bertsioa guztion esku jarriko digutela.
Garbi dago Wordpress-en inguruan lanean dabilen jendea lan ikaragarria egiten ari direla CMS hau geroz eta ahaltsuagoa bihurtzen dutelarik. Orain arte pluginak erabiliz egin behar izaten genituen gauzak, poliki-poliki ezartzen ari dira (etiketak, multimedia, editorea…), baina oraindik ez dut ulertzen nola arraio ez dituzte beste inplementazio batzuk burutzen, batez ere lokalizazio eta internalizazioaren inguruan. Wordpress komunitateak lokalizazio lan handia egin du eta edozein hizkuntza topa dezakegu Wordpress, baina gune eleanitza edo elebiduna ekoiztu nahi duenak pluginekin “borrokan” hasi behar du eta informatika kontuetan oso aditua ez bada (horixe da nire kasua), erotuta ibiltzeko arrisku bizia du.
Osoa irakurri…
Asteazkena, 2008ko apirilaren 9a
Iruzkin 1