A A
RSS

Koro korito eta gorgorito


Gure ikastolako Giza arloko Batxilergo 1ean urtero saiatu gara dokumentu historikoak aurrez aurre ikusten. Garai batean laguntza ezin hobea zen bideoa horretarako, baina gaur egun sarera jotzen dugu maiz aspaldiko dokumentu horiek ikus ahal izateko eta argazkia edo transkripzioa ikus dezakegu horrela: Gerra Zibilaren amaiera, Felipe II.ak Urdanetari idatzitako gutuna…

Historiako asignaturan egin izan dugun ariketa bat genealogia zuhaitza da.

1. Ikasle bakoitzak bere zuhaitza hasten du etxekoei galdetuz edo familiako datuak kontsultatuz. Ahalik eta datu zaharrenetara iristen gara horrela eta hurrengo helburuak markatzen ditugu: Zein zen aitonaren aita? Noiz ezkondu zen berraitona?
2. Hori egin ondoren, Ordiziako epaitegian hartzen dugu ordua eta hara joan ohi gara, ikasle bakoitzak bere arbasoaren izena liburu orijinalean inskribaturik ikusteko. Ordiziako arbasoak ez dituzten ikasleak, bere kasa egiten dute inbestigazioa dagokien herrian. Hemen ere topera iristen gara, ezin datu berririk aurkitu… Berriro markatzen ditugu hurrengo helburuak: Zein izan zen nire berraitonaren aita? Eta ama? Nongoak ziren?
3. Ondoren Eliz Barrutiko datuak behar ditugu. Orain arte, konplikatu samarra zen puntu hau, txanda gutxi lortzen baitira eta nekez. Orain lana asko erraztu da, http://mendezmende.org/eu/partidas helbidean 1901 arterainoko bataio, ezkontza eta heriotzak kontsulta baititzakegu. Garai haietan datu hau fidagarrienetakoa zen, umeak ez baitziren beti-beti inskribatzen zerrenda zibiletan, eta bai, ordea, elizarenetan! Webgune honen laguntzaz, gure helburuak askoz ere errazago lor ditzakegu. Berriro egin dugu tope, berriro galderak. Zorte apur bat izan badugu, miatu beharreko mikrofilmaren zenbakia eta orrialdea badakizkigu. Aurten lan hau Ordiziako Barrena liburutegian egin dugu, epaitegian izan ondoren denbora sobran genuelako eta bertan geratu ginen. Horrela, esperientziaren berri emateko aukera ere izan genuen.
4. Irteera egiteko garaia da: Donostiako Elizbarrutian txanda hartu eta Donostiara egun pasa! Goizeko 9:30etatik eguerdiko 13:00ak arte egongo gara lanean, mikrofilmatutako orri zaharrak ixil-ixilik miatuz, markatutako helburuaren atzetik. Zenbaitek zorte izugarria izango du eta pentsatutako guztia aurkituko du, gauza harrigarriak deskubrituko ditu… Beste zenbait triste samar geratuko da, ez baitu ezer aurkituko… (Horregatik joaten gara norabaitera bazkaltzera, ea jendea animatzen den!). Koldo Mitxelenara joaten gara eta hango ordenagailu batean gure eguneko esperientzia idatzi. Hemen kontsulta ditzakezue iazkoak: Boskote1, Boskote2
5. Eta horixe izaten zen dena.

Administrator

Albisteak

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://probascript.blogsome.com/2008/04/09/koro-korito-eta-gorgorito/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Koro korito eta gorgorito” »

Iruzkinik ez.

Iruzkina bidali [Javascript beharrezkoa.]


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

E-posta ez da argitaratuko, HTML onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong> , 'Smart' Smileys.

Laburrak

Gune interesgarriak

Gora igo